Etapa erdiko Ebaluazio Diagnostikoa

Ikastetxeen eta Euskal Hezkuntza Sistemaren hobekuntzarako balio duen ebaluazio prozesua da; Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta DBHko 2. mailako ikasle guztiek oinarrizko konpetentziak noraino garatu dituzten baloratzen du.

Helburu bikoitza du: alde batetik, eskolak bizitzarako zein mailataraino prestatzen duen baloratzea eta ikasleak hiritar bezala duten eginkizuna betetzeko zein puntutaraino dauden prestaturik ezagutzea; eta bestetik, ikastetxeei beren irakaslana hobetzen laguntzea eta administrazioari hezkuntza-politika bideratzeko informazio baliagarria eskaintzea.

LH4 EBALUAZIO-IRIZPIDEAK ETA MINIMOAK

DBH2 EBALUAZIO-IRIZPIDEAK ETA MINIMOAK