Gizarte eta Kultura-Ingurunea ikertzeko tailerra

Izenburua Gizarte eta Kultura-Ingurunea ikertzeko tailerra
Deskribapena

Vitoria-Gasteiz, Dirección de Renovación Pedagógica, 1997 J. Mª Millán, J. M. Cristóbal

Euskaraz eta gaztelainaz argitaratu den curriculum material hau "Gizarte eta kultura-ingurunea ikertzeko tailerra" hautazko esparruko jakintzagaiaraen eredua da. Zehatz-mehatz, honen bidez DBHko lehenengo ziklorako eredu eskaintzen zaigu. Bi zati bereizten dira. Lehenengoa irakasleei zuzentzen da eta horretan lehenengo zikloari dagokionez lantegiaren curriculum osagaiak zehazten dira. Gainera, gero bigarren zatian landuko diren azpilantegien ezaugarriak ("Familiaren historiako tailerra" eta "Soziologi tailerra") argitzen dira. Atal horiek garatu ostean, "orientabide didaktikoak" aurkezten dira, latnegian aplika daitezkeen zenbait teknika eta estrategia didaktiko (lankidetza-ikaskuntza, ingurunea ikertzeko metodoa, eztabaida-teknikak, kontzeptu mapak, eta abar) birpasatuz. Ondoko ataletan egileek ebaluazioari (irizpideak, orientazioak eta tresnak), baliabideei eta bibliografiari buruzko argibideak eskaintzen dizkigute. Lehenengo zati honen amaieran eranskin gisa "Ikerketa proiektua" izenarekin ikasleei proiektua garatzeko eta emaitzak aurkezteko eredu bat ematen zaie. Bigarren zatia, aldiz, bi atal nagusitan banatzen da, zeinetan "Neure historia eta neure familarena" eta "Populazioa, ekonomia eta enplegua nire herrian" proiektu didaktikoak garatzen baitira, hurrenez hurren. Proiektu didaktiko horiek lehenengo zatian azaldu diren lantegi edo tailerrei dagozkienak dira. Proiektu horiek batez ere xede praktikoa dute, eta ezin dira testuliburuak izango bailira antzikotzat hartu, ikasleen ezaugarriei, ikastetxearen inguneari eta lortu nahi diren helburuei egokitu beharko liratekeen eredu bezala baizik.