ED10. Laburpen exekutiboa. DBH 2. maila

Izenburua ED10. Laburpen exekutiboa. DBH 2. maila
Data 2010eko abendua
Editatua Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Formatua 32262
Sintesia Ebaluazio diagnostikoaren bigarren edizioaren laburpen exekutiboa da hau. Aldi honetan, Euskadiko ikastetxe publikoetan eta itunpekoetan matrikulatutako DBHko 2. mailako ikasleak izan dira partaide. Oinarrizko konpetentziez gain (euskara, gaztelania eta matematika), lehenengoz ebaluatu da Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia.

Aurkibidea

A. APLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK ETA DATUAK 2010
B. EMAITZAK, OINARRIZKO KONPETENTZIEN ARABERA
C. EMAITZAK, ZENBAIT ALDAGAIREN ARABERA
D. IINDIZE SOZIO-EKONOMIKOAREN (ISEK) ETA LORTUTAKO EMAITZEN ARTEKO HARREMANA

 

Laburpena

Ebaluazio diagnostikoaren bigarren edizioa da hau. Proba hauekin ikastetxeak bizitzarako zenbat prestatzen duen eta ikasleak gizarte modernoko biztanle gisa duten betebeharra beren gain hartzeko zenbateraino prestatua dauden baloratu nahi da. Era berean, eskainitako ondorioen medioz, ikastetxeei hezkuntza-jarduera hobetzen laguntzea eta Administrazioari hezkuntza-politika bideratzeko informazio baliagarria ematea nahi da.

 

2010ko otsailean eta martxoan egin zituzten probak funts publikoak oinarri dituzten ikastetxeetako (publikoak eta itunpekoak) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 2. mailako ikasle guztiek, 18.021 lagunek, hain zuzen. Ebaluazio diagnostikoaren aurtengo edizioan (ED10), 2009eko edizioan ebaluatutako oinarrizko hiru konpetentziez gain, lehen aldiz, Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia sartu da; horrek 2008-2009 ikasturtean egindako Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako konpetentzia ordezkatu du.

 

Konpetentzia mailen araberako emaitza orokorrekin eta geruza bakoitzekoekin batera, laburpen exekutibo honentan hainbat aldagai esanguratsu aztertu dira, emaitzak sakonago azaltzeko lagungarri izan daitezkeenak (sexua, ikasmailaren egokitasuna eta etxeko hizkuntza zein probako hizkuntza). Beste atal batean, ISEK indize soziokulturalaren eta lortutako emaitzen arteko harremanetan sakontzen da. Gainera, azterketa konparatiboa egin da, eta horri esker, orain arte burututako bi edizioetan ebaluatu diren hiru konpetentzietako emaitzen bilakaera ezagutu daiteke.

Laburpen exekutibo honen arabera, ebaluazio honetan, Euskarazko eta Gaztelaniazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentzietan lortutako batez besteko puntuazio orokorrek nabarmen egin dute gora. Matematikarako konpetentzian ez da aldaketa adierazgarririk izan.

Bestalde, Matematikarako konpetentziaren, Gaztelaniazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentziaren eta Gizarterako eta herritartasunerako konpetentziaren emaitzetan Indize sozio-ekonomikoaren eta kulturalaren (ISEK) efektua bertan behera gelditzen denean, bi talde osatzen dira: Bat, emaitzak berdintzera iristen diren itundutako sareko geruza guztiekin; bestea, beren artean eta itundutakoekin alde adierazgarriak izaten jarraitzen duten geruza publikoekin.