ED10. Laburpen exekutiboa. LH 4. maila

Izenburua ED10. Laburpen exekutiboa. LH 4. maila
Data 2010eko abendua
Editatua Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Formatua 32260
Sintesia Ebaluazio diagnostikoaren bigarren edizioaren laburpen exekutiboa da hau. Aldi honetan, Euskadiko ikastetxe publikoetan eta itunpekoetan matrikulatutako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak izan dira partaide. Oinarrizko konpetentziez gain (euskara, gaztelania eta matematika), lehenengoz ebaluatu da Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia.

Aurkibidea

A. APLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK ETA DATUAK 2010

B. EMAITZAK, OINARRIZKO KONPETENTZIEN ARABERA

C. EMAITZAK, ZENBAIT ALDAGAIREN ARABERA

* Ikasleen sexuaren arabera

* Ikasleen adinaren egokitasuna ikasmailarekiko

* Etxeko hizkuntza/Probako hizkuntza

D. ISEK INDIZEAREN ETA LORTUTAKO EMAITZEN ARTEKO HARREMANA

 

Laburpena

Ebaluazio diagnostikoaren bigarren edizioa da hau. Proba hauekin ikastetxeak bizitzarako zenbat prestatzen duen eta ikasleak gizarte modernoko biztanle gisa duten betebeharra beren gain hartzeko zenbateraino prestatua dauden baloratu nahi da. Era berean, eskainitako ondorioen medioz, ikastetxeei hezkuntza-jarduera hobetzen laguntzea eta Administrazioari hezkuntza-politika bideratzeko informazio baliagarria ematea nahi da.

2010ko martxoan egin zituzten probak funts publikoak oinarri dituzten ikastetxeetako (publikoak eta itunpekoak) DBHko 2. mailako ikasle guztiek, 19.036 lagunek, hain zuzen. Ebaluazio diagnostikoaren aurtengo edizioan (ED10), 2009eko edizioan ebaluatutako oinarrizko hiru konpetentziez gain, lehen aldiz, Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia sartu da; horrek 2008-2009 ikasturtean egindako Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako konpetentzia ordezkatu du.

Konpetentzia mailen araberako emaitza orokorrekin eta geruza bakoitzekoekin batera, laburpen exekutibo honetan hainbat aldagai esanguratsu aztertu dira, emaitzak sakonago azaltzeko lagungarri izan daitezkeenak (sexua, ikasmailaren egokitasuna eta etxeko hizkuntza zein probako hizkuntza). Beste atal batean, ISEK indize soziokulturalaren eta lortutako emaitzen arteko harremanetan sakontzen da. Gainera, azterketa konparatiboa egin da, eta horri esker, orain arte burututako bi edizioetan ebaluatu diren hiru konpetentzietako emaitzen bilakaera ezagutu daiteke.

Laburpen exekutibo honen arabera, ebaluazio honetan Matematikarako konpetentzian beherakada esanguratsua izan da puntuazio orokorrari dagokionez, aurreko ebaluazioarekin alderatuta. Gaztelaniazko eta Euskarazko Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzietan, aldiz, gora egin dute nabarmenki. Gizarterako eta herritartasunerako konpetentziari dagokionez, ikasleen &percent; 80k gainditzen du hasierako maila eta &percent; 30ek maila aurreratuari dagozkion ariketak egiten ditu.