ED13. Ikasten ikasteko konpetentzia

Izenburua ED13. Ikasten ikasteko konpetentzia
Data 2014
Editatua ISEI-IVEI
Egileak ISEI-IVEI
Formatua 61010
Sintesia

Aurkibidea

1. Ikasten ikasteko konpetentziaren ebaluazioaren ezaugarriak.

2. Ikasten ikasteari buruzko ondorio orokorrak.

3. Lehen Hezkuntzako 4. mailako emaitzak.

4. DBHko 2. mailako emaitzak.

5. Esku-hartze proposamenak.

1. Eranskina. Hezkuntza arloko jardunbideei buruzko irakasleentzako autoebaluazio-taula.

2. Eranskina. Lehen Hezkuntzako 4. mailan errendimendu mailen garapena ebaluatutako itemetatik abiatuta.

3. Eranskina. DBHko 2. mailan errendimendu mailen garapena ebaluatutako itemetatik abiatuta.

4. Eranskina: Lehen Hezkuntzako 4. mailako item liberatuak.

5.Eranskina: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako item liberatuak.

 

Laburpena

2012-2013 ikasturtearen amaieran, Euskal Autonomia Erkidegoan lehen aldiz Ikasten ikasteko konpetentzia ebaluatzeko lanari ekin zitzaion Ebaluazio Diagnostikoaren testuinguruan (ED13).

 Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta DBHko 2. mailako ikasleen oinarrizko konpetentzia honen gaitasunak eta trebeziak garatzeko maila jakitea zen helburua. Euskal curriculumak honako hau adierazten du: “Ikasten ikastea konpetentziak gaitasunen eta ezagutzen ezagutza, kudeaketa eta kontrola eragiten du, eta barne hartzen ditu: pentsamendu estrategikoa, elkarrekin lan egiteko gaitasuna, norbere burua ebaluatzekoa, eta baliabide multzo baten erabilera eta lan intelektualeko teknikak”.

 Era berean, ebaluaketa honen beste helburu bat ikastetxeei proposamenak egitea zen, emaitzetatik eta ebaluazioaren ondorioetatik abiatuta, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan ikasleekin hobekuntza-aukerak sustatzeko. Hortaz, txosten honetan Esku-hartze proposamenak izeneko atala sartzen da, aipatutako tresnak eskaintzen dituena.

 

Lortutako emaitzak zerrendatuta aurkezten dira, hainbat aldagairi (ikasleen sexua, hezkuntza-geruzak, familiako hizkuntza, maila sozioekonomikoa eta kulturala eta abar) buruzko datu estatistikoak zehaztuz.

 

Ondorio nagusien arabera, ikasleen %80 baino gehiago hasierako mailaren gainetik kokatzen da, hau da, trebezia maila onargarria garatzeko bidean daude. Hala eta guztiz ere, hobekuntza bultzatze aldera, Lehen Hezkuntzako 4. mailan lan-eremu bat igarri da, batetik, hasierako mailako ikasleen ia %20 murrizteko, eta batez ere, maila aurreratuko %12,5 eskasa ugaritzeko. DBHko 2. mailako egoera Lehen Hezkuntzan hasierako mailan antzekoa da, baina maila aurreratuaren ehunekoa ia %34 igotzen da. Beste alde batetik, ikerketak ikasle mutilen eta nesken arteko aldeak egiaztatu ditu. Neskek mutilek baino nabarmen puntu gehiago lortu dituzte.

 

Azkenik, dokumentuaren amaieran hainbat eranskin daude. Batetik, liberatutako zenbait item eskaintzen dira, eta, bestetik, errendimendu mailak probetan (hurrenez hurren) erabilitako itemekin lotuta aurkezten dira.