ED10. Emaitzen txosten orokorra eta aldagaien analisia. DBH 2. maila

Izenburua ED10. Emaitzen txosten orokorra eta aldagaien analisia. DBH 2. maila
Data 2011ko otsaila
Editatua Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak ISEI-IVEI
Formatua 32886
Sintesia Ebaluazio diagnostikoaren bigarren edizioa, Euskadiko ikastetxe publikoetan eta itunpekoetan matrikulatutako DBHko 2. mailako 18.021 ikasle partaide izan dituena. Oinarrizko konpetentziez gain (euskara, gaztelania eta matematika), lehenengoz ebaluatu da Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia.

Aurkibidea

AURKIBIDEA
1. SARRERA
2. PROBEN ETA APLIKAZIO PROZESUAREN DESKRIBAPENA
3. DBHko 2. MAILAKO IKASLEEN EBALUAZIOAREN EMAITZAK
  3.A. EBALUATUTAKO OINARRIZKO KONPETENTZIEN EMAITZEN ANALISIA
  3.B. GERUZEN EMAITZAK ETA EZAUGARRIAK INDIZE SOZIOEKONOMIKO ETA KULTURALAREN ARABERA (ISEK)
4. IKASLEEN EMAITZETAN ERAGINA DUTEN ALDAGAIEN AZTERKETA
5. IKASTETXEEN AZTERKETA EMAITZEN ETA ERAGINKORTASUNAREN ARABERA
6. 2010eko EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAREN ONDORIO OROKORRAK
7. ERANSKINA. Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia

 

Laburpena

Ebaluazio diagnostikoaren bigarren edizioa da hau. Proba hauekin ikastetxeak bizitzarako zenbat prestatzen duen eta ikasleak gizarte modernoko biztanle gisa duten betebeharra beren gain hartzeko zenbateraino prestatua dauden baloratu nahi da. Era berean, eskainitako ondorioen medioz, ikastetxeei hezkuntza-jarduera hobetzen laguntzea eta Administrazioari hezkuntza-politika bideratzeko informazio baliagarria ematea nahi da.

 2010ko martxoan egin zituzten probak funts publikoak oinarri dituzten ikastetxeetako (publikoak eta itunpekoak) DBHko 2. mailako ikasle guztiek, 18.021 lagunek, hain zuzen. Ebaluazio diagnostikoaren aurtengo edizioan (ED10), 2009ko edizioan ebaluatutako oinarrizko hiru konpetentziez gain, lehen aldiz, Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia sartu da; horrek 2008-2009 ikasturtean egindako Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako konpetentzia ordezkatu du.

 Konpetentzia mailen araberako emaitza orokorrekin eta geruza bakoitzekoekin batera, txostenean hainbat aldagai esanguratsu aztertu dira, emaitzak sakonago azaltzeko lagungarri izan daitezkeenak (indize sozioekonomikoa eta kulturala, sexua, ikasmailaren egokitasuna, gurasoen ikasketa maila, ikasleen familia egitura, familia jatorria, eskolatzearen hasiera adina, eta abar). Era berean, txostenak arreta jarri du HEEP programa egiten ari diren ikasleengan eta hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen deskribapenen azterketa egin du.

Gainera, azterketa konparatiboa egin da, eta horri esker, orain arte burututako bi edizioetan ebaluatu diren hiru konpetentzietako emaitzen bilakaera ezagutu daiteke. Bestalde, ikastetxeen azterketa egiten da, emaitzen eta eraginkortaunaren arabera.

Horrela, txosten honen arabera, DBHko 2. mailako ikasleek 2010eko Ebaluazio diagnostikoan Euskarazko eta gaztelaniazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentzian lortutako emaitzak 2009. urtean lortutakoak baino nabarmen altuagoak dira.