ED11. Emaitzen txostena eta aldagaien azterketa. DBH 2. maila

Izenburua ED11. Emaitzen txostena eta aldagaien azterketa. DBH 2. maila
Data 2012ko maiatza
Editatua Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak ISEI-IVEI
Formatua 32887
Sintesia Ebaluazio diagnostikoaren hirugarren edizioa, Euskadiko ikastetxe publikoetan eta itunpekoetan matrikulatutako DBHko 2. mailako 15.431 ikasle partaide izan dituena. Oinarrizko konpetentziez gain (euskara, gaztelania eta matematika), lehenengoz ebaluatu da Ingelesezko hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia.

Aurkibidea


1. SARRERA
2. PROBEN ETA APLIKAZIO PROZESUAREN DESKRIBAPENA
3. DBHko 2. MAILAKO IKASLEEN EBALUAZIOAREN  EMAITZAK
4. IKASLEEN EMAITZETAN ERAGINA DUTEN ALDAGAIEN AZTERKETA
5. IKASTETXEEN AZTERKETA LORTUTAKO EMAITZEN ETA ERAGINKORTASUNAREN ARABERA
6. EMAITZETAN IZANDAKO ALDEAK AZALTZEKO EREDUA
7. IKASTETXEAREN GALDERA SORTA
8.  2011ko EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAREN ONDORIO OROKORRAK

 

Laburpena

Ebaluazio diagnostikoaren hirugarren edizioa, Saileko hiru zerbitzuk batera eraman dutena aurrera: Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak (ISEI-IVEI), Hezkuntza Ikuskaritzak eta irakasleei laguntza emateko zerbitzuak (Berritzegune).

Ebaluazio diagnostikoaren aurtengo edizioan (ED11), ED09ko eta ED10eko edizioetan ebaluatutako oinarrizko hiru konpetentziez gain, lehen aldiz, Ingelesezko hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia sartu da; horrek 2009 ikasturtean egindako Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako konpetentziaren ebaluazioa eta 2010. urtean egindako Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia ordezkatu ditu.

2011ko otsailean eta martxoan egin zituzten probak funts publikoak oinarri dituzten ikastetxeetako (publikoak eta itunpekoak) DBHko 2. mailako ikasle guztiek, 15.431 lagunek, hain zuzen.

Aurreko bi edizioetan bezala, konpetentzia mailen araberako emaitza orokorrekin eta geruza bakoitzekoekin batera, txostenean hainbat aldagai esanguratsu aztertu dira, emaitzak sakonago azaltzeko lagungarri izan daitezkeenak (indize sozioekonomikoa eta kulturala, sexua, ikasmailaren egokitasuna…). Gainera, azterketa konparatiboa egin da, eta horri esker, orain arte burututako hiru edizioetan ebaluatu diren hiru konpetentzietako emaitzen bilakaera ezagutu daiteke.

Horrenbestez, edizio honetako proben emaitzek erakusten dutenez, Matematikarako konpetentzian ez da aldaketa nabarmenik izan, Gaztelaniazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentzian, berriz, lau puntuko igoera izan da 2009ko datuekin alderatuta, eta alde hori sei puntukoa da Euskarazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentziaren kasuan. Ingelesezko hizkuntza-komunikaziorako konpetentziari dagokionez, ikasleen %83k gainditu dute hasierako maila, eta horietatik %24,6k maila aurreratuko lanak egiten dituzte.

Era berean, datuek agerian utzi dute, indize sozioekonomiko eta kulturalaren (ISEK) eragina kentzen bada, ikastetxe publikoetako batez bestekoak itunpekoenak baino nabarmen apalagoak direla matematikan, gaztelanian eta ingelesean.

Sexuaren aldagaiari erreparatuta, hizkuntza-konpetentzietan neskek erakutsi duten batez besteko errendimendua mutilena baino nabarmen altuagoa da. Haatik, matematikan aurkakoa gertatu da. Eta, aurreko urteetan legez, emaitzek erakutsi dute euren adinari dagokion ikasmailan dauden ikasleek errendimendu altuagoa dutela urtebeteko edo biko atzerapena dutenek baino.