ED11. Emaitzen txostena eta aldagaien azterketa. LH 4. maila

Izenburua ED11. Emaitzen txostena eta aldagaien azterketa. LH 4. maila
Data 2012ko maiatza
Editatua Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak ISEI-IVEI
Formatua 32890
Sintesia 2011-2012 ikasturtean, funts publikoen bidez lagundutako Euskadiko ikastetxeetan, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleen artean burututako Ebaluazio diagnostikoaren emaitzen azterketa sakona eta konparatiboa.

Aurkibidea

AURKIBIDEA
1. Sarrera
2.  Proben eta aplikazio-prozesuaren deskribapena
3. Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleen ebaluazioko emaitzak
4. Aldagaien azterketa Lehen Hezkuntzako 4. Mailako ikasleen emaitzetan duten eragina
5. Ikastetxeen bilakaera emaitzen eta eraginkortasunaren arabera
6. Emaitzetan izandako aldeak azaltzeko eredua
7. Ikastetxearen galdera-sorta
8. Ondorio orokorrak

 

Laburpena

Ebaluazio diagnostikoaren hirugarren edizioa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren ardurapean egina. Ikastetxeetan lortutako emaitzei buruzko informazioa osatzea da txosten honen azken helburua, kasu honetan Lehen Hezkuntzako 4. mailako taldeen emaitzei buruzkoa. Ebaluazioaren emaitzen gaineko azterketa sakonagoa jarri nahi da irakasleen esku, euren hezkuntzako esku-hartzean hobekuntza-neurriak ezartzen lagunduko dieten bestelako datu objektiboak izan ditzaten.
Txosten honek, ebaluatutako konpetentzietan (gaztelaniazko, euskarazko eta ingelesezko hizkuntza-komunikazioa eta matematikarako konpetentzia) ikasleek lortutako emaitzen azterketa jasotzen du, eta baita hainbat aldagaik, bananakoek edo testuingurukoek, emaitzetan duten eragina ere. Hirugarren edizioa denez, emaitzan bilakaera ikusteko aukera eskaintzen duen konparaziozko azterketa ere egin daiteke.
Horrela, lortutako batez besteko puntuazioen inguruko informazioa eskaintzeaz gain, konpetentzia mailen araberako ikasleen banaketa eta emaitzek 2009, 2010 eta 2011. urteetan izan duten bilakaera aztertzen du. Gainera, sare publikoan eta itunpekoan lortutako emaitzak alderatu ditu, ikastetxe bakoitzaren indize sozioekonomiko eta kulturala kontuan hartuta, eta emaitzetan bereziki eragiten duten aldagaien azterketa osatua eskaintzen du (familia-hizkuntza eta probak egin diren hizkuntza, hezkuntza-eredua, ikaslearen sexua, mailaren egokitasuna, etab.). Azkenik, helburuen betetze mailari buruzko azterketa jaso du, eta baita ikastetxeen ingurukoa ere, horien emaitzak eta eraginkortasuna kontuan hartuta.