ED11. Txosten exekutiboa. DBH 2.maila

Izenburua ED11. Txosten exekutiboa. DBH 2.maila
Data 2012ko otsaila
Editatua Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Formatua 32932
Sintesia 2011an DBHko 2. mailako ikasleei egindako Ebaluazio diagnostikoaren emaitzak jasotzen ditu txosten honek. Ikasitakoa aplikatzeko eta arazoak hainbat testuingurutan konpontzeko ikasleek duten gaitasuna neurtzen du Ebaluazio diagnostikoak.

Aurkibidea

A.SARRERA
B. 2011ko APLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK ETA DATUAK.
C. EMAITZAK OINARRIZKO KONPETENTZIEN ARABERA.
 1. MATEMATIKA KONPETENTZIA.
 2. GAZTELANIAZKO HIZKUNTZA- KOMUNIKAZIORAKO KONPENTENTZIA.
 3. EUSKARAZKO HIZKUNTZA-KOMUNIKAZIORAKO KONPETENTZIA.
 4. INGELESEZKO HIZKUNTZA-KOMUNIKAZIORAKO KONPETENTZIA.
D. EMAITZAK ZENBAIT ALDAGAIREN ARABERA.
E. INDIZE SOZIO-EKONOMIKO ETA KULTURAREN (ISEK) ETA LORTUTAKO EMAITZEN ARTEKO LOTURA.

 

Laburpena

2010-11 ikasturtean egindako Ebaluazio diagnostikoaren txosten exekutiboa. Ebaluazio horretan, oinarrizko hiru konpetentziez gain (Gaztelaniazko eta Euskarazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia eta Matematikarako konpetentzia), lehen aldiz, Ingelesezko hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia sartu da; horrek 2009an egindako Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako konpetentziaren ebaluazioa eta 2010. urtean egindako Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia ordezkatu ditu.
Ebaluazio diagnostikoa hezkuntza-sistema hobetzeko tresna estrategikoa da, izan ere, ikasitakoa aplikatzeko eta arazoak hainbat testuingurutan konpontzeko ikasleek duten gaitasuna neurtzen baitu. Txostenaren oinarri diren probak 2011ko otsailean eta martxoan egin zituzten 15.431 ikaslek, hau da, funts publikoak oinarri dituzten ikastetxeetako (publikoak eta itunpekoak) DBHko 2. mailako ikasle ia guztiek.
Txostenean, gainera, emaitzak hobeto ulertzen lagun dezaketen aldagai esanguratsuen azterketa jaso da (indize sozioekonomikoa eta kulturala, sexua, adinaren araberako ikasmailaren egokitasuna, probak egin diren hizkuntza, etab.). Era berean, 2009ko eta 2011ko ebaluazioen artean hiru konpetentzia komunen emaitzetan izan den bilakaera eskaintzen du.

Horrenbestez, edizio honetako proben emaitzek erakusten dutenez, Matematikarako konpetentzian ez da aldaketa nabarmenik izan, Gaztelaniazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentzian, berriz, lau puntuko igoera izan da 2009ko datuekin alderatuta, eta alde hori sei puntukoa da Euskarazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentziaren kasuan. Ingelesezko hizkuntza-komunikaziorako konpetentziari dagokionez, ikasleen % 83k gainditu dute hasierako maila, eta horietatik % 24,6k maila aurreratuko lanak egiten dituzte.

Era berean, datuek agerian utzi dute, indize sozioekonomiko eta kulturalaren (ISEK) eragina kentzen bada, ikastetxe publikoetako batez bestekoak itunpekoenak baino nabarmen apalagoak direla matematikan, gaztelanian eta ingelesean.

Sexuaren aldagaiari erreparatuta, hizkuntza-konpetentzietan neskek erakutsi duten batez besteko errendimendua mutilena baino nabarmen altuagoa da. Haatik, matematikan aurkakoa gertatu da. Eta, aurreko urteetan legez, emaitzek erakutsi dute euren adinari dagokion ikasmailan dauden ikasleek errendimendu altuagoa dutela urtebeteko edo biko atzerapena dutenek baino.