ED11. Txosten exekutiboa. LH 4. maila

Izenburua ED11. Txosten exekutiboa. LH 4. maila
Data 2012ko otsaila
Editatua Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Formatua 32255
Sintesia Ebaluazio diagnostikoaren hirugarren edizioa, ikasitakoa modu praktikoan aplikatzeko ikasleek duten gaitasuna neurtzen duena. Txostenean, 2011-2012 ikasturtean Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek egindako proben emaitzak aztertu eta alderatu dira.

Aurkibidea

SARRERA
A. 2011ko APLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK ETA DATUAK
B.EMAITZAK OINARRIZKO KONPETENTZIEN ARABERA
 1. MATEMATIKA KONPETENTZIA
 2. GAZTELANIAZKO HIZKUNTZA-KOMUNIKAZIORAKO KONPENTENTZIA
 3. EUSKARAZKO HIZKUNTZA KOMUNIKAZIORAKO KONPETENTZIA .
 4. INGELESEZKO HIZKUNTZA KOMUNIKAZIORAKO KONPETENTZIA
C.EMAITZAK ZENBAIT ALDAGAIREN ARABERA
D. INDIZE SOZIO-EKONOMIKO ETA KULTURAREN (ISEK) ETA LORTUTAKO EMAITZEN ARTEKO LOTURA

 

Laburpena

Ebaluazio diagnostikoaren hirugarren edizioa. Azterketa hori urtero egiten da, lege-dekretuz, 2008-2009 ikasturtean abian jarri zutenetik. Ikastetxe publikoetako eta itunpeko ikastetxeetako ikasleen konpetentzia mailak ezagutzea da ebaluazioaren helburua. Ikasitakoa modu praktikoan erabiltzeko ikasleek duten gaitasuna ikusi nahi da horrela, hau da, eskolak bizitzarako zein neurritan prestatzen duen baloratzea.
Ebaluazio honetan, funts publikoak oinarri dituzten 524 ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasle guztiek hartu zuten parte, hau da, 17.231 lagunek egin zituzten oinarrizko lau konpetentzietako probak.
Aurtengo edizioan, oinarrizko hiru konpetentziez gain (Gaztelaniazko eta Euskarazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia eta Matematikarako konpetentzia), lehen aldiz, Ingelesezko hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia sartu da; horrek 2009an egindako Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako konpetentziaren ebaluazioa eta 2010. urtean egindako Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia ordezkatu ditu.
Ikerlanak, lortutako datuak hainbat faktoreren arabera neurtu eta alderatzen ditu, besteak beste, familia-hizkuntza, hezkuntza-eredua, sexua, probako hizkuntza, etab. Gainera, helburuen betetze mailari buruzko azterketak jaso ditu, eta baita ikastetxeen ingurukoak ere, horien emaitzak eta eraginkortasuna kontuan hartuta.
Emaitza orokorren arabera, edizio honetan nabarmen egin du gora batez besteko mailak oinarrizko konpetentzia guztietan, 2009ko emaitzekin alderatuta. Horrela, Matematikarako konpetentzian 5 puntu igo da batez besteko maila, eta Gaztelaniazko eta Euskarazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentziek 6na puntu egin dute gora. Ingelesezkoari dagokionez, txostenak dio ikasleen &percent; 77k hasierako maila gainditu dutela eta horietatik &percent; 24k maila aurreratuko lanak egiten dituztela.
Bestalde, txostenak berretsi egiten du ISEK mailaren eta emaitzen arteko lotura, baina era berean, argi uzten du ikastetxeak gai izan daitezkeela, hezkuntza-ekintzaren bidez, ikasleen ezaugarri sozioekonomikoak eta kulturalak gainditzeko.