ED13. DBH 2. maila. Txosten exekutiboa.

Izenburua ED13. DBH 2. maila. Txosten exekutiboa.
Data 2014ko otsaila
Editatua Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Formatua 32256
Sintesia Ebaluazio Diagnostikoaren laugarren edizioa, funts publikoak oinarri dituzten ikastetxe guztietako ikasleen konpetentzia mailak ezagutzera bideratutako tresna. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleek 2013ko apirila eta maiatza artean egin zituzten probak. Horietan, ikasleen konpetentziak aztertu zituzten, hizkuntza-komunikaziorako, matematikarako, zientzia-kulturarako, gizarterako eta herritartasunerako, eta ikasten ikasteko konpetentziak, hain zuzen.

Aurkibidea

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILBURUAREN SARRERA
1. 2013KO APLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK ETA DATUAK
2. EMAITZAK, OINARRIZKO KONPETENTZIEN ARABERA
 2.1. EUSKARAZKO HIZKUNTZA-KOMUNIKAZIORAKO KONPETENTZIA
 2.2. GAZTELANIAZKO HIZKUNTZA-KOMUNIKAZIORAKO KONPETENTZIA
 2.3. MATEMATIKARAKO KONPETENTZIA
 2.4. ZIENTZIA-, TEKNOLOGIA-, ETA OSASUN-KULTURARAKO KONPETENTZIA
 2.5. GIZARTERAKO ETA HERRITARTASUNERAKO KONPETENTZIA
3. EMAITZAK, ZENBAIT ALDAGAIREN ARABERA
4. HOBEKUNTZA-PROZESUEN AZTERKETA DBHKO 2. MAILAN, 2009TIK 2013RA BITARTE
5. IKASTETXEEN AZTERKETA EMAITZEN ETA ERAGINKORTASUNAREN ARABERA

Laburpena

2013an DBHko 2. mailako 19.241 ikasleri egindako Ebaluazio diagnostikoaren emaitzak jasotzen ditu txosten honek. Ikasitakoa aplikatzeko eta arazoak hainbat testuingurutan konpontzeko ikasleek duten gaitasuna neurtzen du Ebaluazio diagnostikoak. Probak 324 ikastetxetan egin dira, eta orain arte partaide gehien bildu dituen edizioa izan da.

Alderdi finkoan euskarazko eta gaztelaniazko hizkuntza-komunikaziorako eta matematikarako konpetentziak ebaluatu dira; gainera, beste aldagai batzuei ere heldu zaie, hala nola, zientzia-, teknologia-, eta osasun-kulturarako konpetentzia, gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia eta ikasten ikasteko konpetentzia. Hainbat konpetentzietako item berriak probatzeko aprobetxatu da ebaluazioa, Informazioaren trataera eta gaitasun digitala, adibidez, hurrengo edizioan ebaluatzeko asmoarekin.

Lehenengo aldiz, aplikazio guztia euskarri informatikoan egin da, Eskola 2.0. ekipamenduaren bidez. Era berean, ikasleen emaitzen luzetarako alderaketa gauzatu ahal izan den lehen aldia da: 2009an lehen ebaluazioan parte hartu zutenek, Lehen Hezkuntzako 4. mailan zeudenean, oraingoan ere hartu dute parte, DBHko 2. maila egiten ari zirela.

Txostenak jasotzen duen lehen edukia geruzen arabera ebaluatutako populazioaren azterketa da, indize sozioekonomikoa eta kulturala (ISEK) kontuan hartuta burutu dena. Jarraian, lortutako datuak hainbat faktoreren arabera neurtu eta alderatzen ditu, besteak beste, familia-hizkuntza, hezkuntza-eredua, sexua, probako hizkuntza, mailaren egokitasuna, etab. Gainera, helburuen betetze mailari buruzko azterketak jaso ditu, eta baita ikastetxeen ingurukoak ere, horien emaitzak eta eraginkortasuna kontuan hartuta.           

Emaitza orokorrei dagokienez, euskarazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentziak 2011ko puntuazioari eutsi dio eta sei puntu igo da 2009ko emaitzekin alderatuta. Gaztelaniazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentziaren batez bestekoa eta matematikarako konpetentziarena bere horretan mantendu dira. Hala ere, 12 puntuko jaitsiera izan da zientzia-, teknologia-, eta osasun-kulturarako konpetentzian 2009ko aurreko edizioarekin alderatuta. Gizarterako eta herritartasunerako konpetentziak ere 4 puntu egin du behera.