ED13. Txosten exekutiboa. LHko 4. maila

Izenburua ED13. Txosten exekutiboa. LHko 4. maila
Data 2014ko otsaila
Editatua Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Formatua 32891
Sintesia Ebaluazio Diagnostikoaren laugarren edizioa, funts publikoekin finantzatutako ikastetxe guztietako ikasleen konpetentzia mailak ezagutzera bideratutako tresna. Oraingoan Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek hartu dute parte. Haien hizkuntza-komunikazioko konpetentzia, matematikakoa, zientzia-kulturakoa, gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia eta ikasten ikastekoa aztertu dira.

Aurkibidea

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILBURUAREN SARRERA
1. 2013KO APLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK ETA DATUAK
2. EMAITZAK, OINARRIZKO KONPETENTZIEN ARABERA
 2.1. EUSKARAZKO HIZKUNTZA-KOMUNIKAZIORAKO KONPETENTZIA
 2.2. GAZTELANIAZKO HIZKUNTZA-KOMUNIKAZIORAKO KONPETENTZIA
 2.3. MATEMATIKARAKO KONPETENTZIA
 2.4. ZIENTZIA-, TEKNOLOGIA-, ETA OSASUN-KULTURARAKO KONPETENTZIA
 2.5. GIZARTERAKO ETA HERRITARTASUNERAKO KONPETENTZIA
3. EMAITZAK, ZENBAIT ALDAGAIREN ARABERA
4. HOBEKUNTZA-PROZESUEN AZTERKETA DBHKO 2. MAILAN, 2009TIK 2013RA BITARTE
5. IKASTETXEEN AZTERKETA EMAITZEN ETA ERAGINKORTASUNAREN ARABERA

Laburpena

Emaitzen orokorraren arabera, euskarazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentzian, aurten, 4 puntuko jaitsiera  gertatu da 2011ko edizioarekin alderatuta. Hala ere, 2009an egindako baino nabarmen altuagoa da. Gaztelaniazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentzian, berriz, emaitza orokorrak hobera egin du nabarmen eta bost puntuko aldea lortu du 2010 eta 2011ko ebaluazioarekin alderatuta, eta11 puntukoa 2009ko ebaluazioarekin lotuta.

Matematikarako konpetentzian, emaitzak 2011koak baino nabarmen okerragoak dira. Hala ere, 2009kok baino 3 puntu altuagoak dira.  Zientzia-, teknologia-, eta osasun-kulturarako konpetentzian emaitza orokorrak nabarmen egin du okerrera eta 14 puntuko jaitsiera izan du. Azkenik, Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzian, emaitza ez da aldatu 2010etik 2013ra.

Ebaluazio diagnostikoa hezkuntza-sistema hobetzeko tresna estrategikoa da. Ikasleen konpetentzia mailak eta horrekin batera ikastetxeen eta hezkuntza-sistemaren egoera ezagutzeko sortu da. 2008-09 ikasturtean egin zen lehen azterketa, eta oraingoa laugarren edizioa da. Curriculum-garapenetik bereizita dago, jasotako ikaskuntza aplikatzeko eta arazoak hainbat testuingurutan konpontzeko ikasleek duten gaitasuna neurtzen baitu.

Ebaluazio honetan, diru publikoarekin finantzatutako 534 ikastetxeetan (publikoak eta itunpekoak) eskolatutako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasle guztiek hartu dute parte. Orain arte ikasle gehien bildu dituen edizioa izan da.

Ebaluazio diagnostikoa bi alorretan egituratuta dago: batetik, alderdi finkoa dago, izaera instrumentalena duten hiru konpetentzien ebaluazioa egiten duena –Euskarazko eta gaztelaniazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia eta Matematikarako konpetentzia–; bestetik, alderdi aldakorragoa dago, oinarrizko ikaskuntzetako gainerako konpetentziak ebaluatzen dituena. Aurtengo edizioan (ED13), oinarrizko konpetentzia finkoez gain, bigarrengoz ebaluatu dira Zientzia-, teknologia-, eta osasun-kulturarako konpetentzia (2009an ebaluatu zena) eta Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia (2010ean ebaluatu zena). Gainera, lehen aldiz ebaluatu da Ikasten ikasteko konpetentzia. Beraz, garatutako eskemaren bidez, emaitza alderagarriak izan ditzakegu bost konpetentzietan, eta erreferentzia-puntu berri bat.

Txosten honetan jasotako emaitzen arabera, Euskarazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentzian 4 puntuko jaitsiera adierazgarria gertatu da 2013an, 2011ko edizioarekin alderatuta. Hala ere, 2013ko puntuazioa 2009koa baino nabarmen altuagoa da. Gaztelaniazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentzian emaitza orokorrak hobera egin du nabarmen, baina Matematikarako konpetentzian, berriz, 2013ko emaitzak 2011koak baino askoz okerragoak dira, 2009koak baino hobeak diren arren. Zientzia-kulturarako konpetentziari dagokionez, emaitza orokorrak nabarmen egin du okerrera eta 14 puntuko jaitsiera izan du 2009ko edizioarekin alderatuta.