PISA 2006 ebaluazioaren azken txostena 15 urteko ikasleen Nazioarteko Ebaluaziorako Proiektua Zientzietan, Matematiketan eta Irakurketan Euskadiko emaitzak

Izenburua PISA 2006 ebaluazioaren azken txostena 15 urteko ikasleen Nazioarteko Ebaluaziorako Proiektua Zientzietan, Matematiketan eta Irakurketan Euskadiko emaitzak
Data 2008ko uztaila
Editatua Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak ISEI-IVEI
Formatua 32204
Sintesia PISA EUSKADI 2006 txostenak 15 urteko ikasleen bizitzarako prestaketa maila aztertzen du, aurreko urteekiko izan duten bilakaerari erreparatuz. Edizio honek Zientziarako gaitasuna lehenesten du.

Aurkibidea

1. SARRERA
2. ZIENTZIAK
I. Zientzien definizioa PISAn .
II. Zientzien ebaluazio testuingurua .
III. Gaitasun zientifikoa ebaluatzeko neurriak.
IV. Zientzietako emaitzak
V. Zientzietako azpieskaletako errendimendu .
VI. Zientzietako errendimenduaren bilakaera PISA 2003 - PISA 2006
VII. Arloaren ondorioak.
3. MATEMATIKAK
I. Matematiken definizioa PISAn.
II. PISAn Matematiken prestakuntza neurtzeko modua.
III. Gaitasun matematikoaren mailak.
IV. Matematiketako emaitzak.
3. IRAKURKETA
I. Irakurketaren definizioa PISAn.
II. Irakurtzeko gaitasuna neurtzeko modua.
III. Irakurketako gaitasunaren mailak.
IV. Irakurketako emaitzak.
V. Irakurketako errendimenduaren bilakaera PISA 2003 – PISA 2006.
VI. Arloaren ondorioak.
5. EUSKADIKO HEZKUNTZA SISTEMAREN EZAUGARRIAK
6. ERRENDIMENDUARI LOTUTAKO ALDERDIAK: ALDAGAIEN AZTERKETA
7. ONDORIO OROKORRAK

 

Laburpena

PISA EUSKADI 2006 txostenak -Ikasleen Nazioarteko Ebaluaziorako Programa, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) bultzatutakoa-, Zientziarako gaitasuna lehenesten du;  2000. urtean, PISA Irakurketaren ebaluazioan oinarritu zen eta 2003an, aldiz, matematiketan. Ebaluazioaren helburu nagusia 15 urteko ikasleen bizitzarako prestaketa mailaren inguruko informazioa eskuratzea da.

Edizio honetako ebaluazioak eduki zientifiko ugariak aztertzen ditu eta emaitzez gain, gaitasunen eta edukien gaineko eskalak finkatzen ditu. Horiei, gainera, zientziaren aurrean duten jarrerarekin lotura duten bi eskala gehitu behar dizkiegu. Era berean, aurreko zikloetan bezalaxe, beste hainbat alderdi ere aintzat hartu dira: motibazioa, auto-kontzeptua eta ikasleek Zientziak ikasteko erabiltzen dituzten estrategiak. kastetxeei buruzko informazioa ere biltzen du bi galdetegiren bidez.

Txostenak Euskadiko egoera aztertzen du, hautatutako gainontzeko herrialdeekin eta beste autonomia erkidego batzuekin alderatuta. Era berean, gaitasunak sexuaren arabera konparatzen ditu, eta ikasleak eskolaratuta dauden geruzaren (hezkuntza-sarea eta hizkuntza-eredua) eta maila sozio-ekonomikoaren eta kulturalaren arabera lortutako emaitzak aztertzen ditu.

PISA Euskadi 2006 ebaluazioaren probak 151 ikastetxetan egin ziren (54 publiko eta 86 itundu) eta 3.929 ikaslek hartu zuten parte. Ondorio orokorrek Euskadiko Hezkuntza Sistema ekitatiboa dela esaten dute; izan ere, 15 urteko biztanleriaren ehuneko altua du errendimenduko maila ertainetan. Modu nabarmenean hobetu da Zientzietan lortutako emaitza eta ELGAko batez bestekoaren pareko bihurtu da. Beste alde batetik, Zientziak eta Matematikak arloetan, nesken eta mutilen errendimendua oso orekatuta dago; ez da gauza bera gertatzen, ordea, Irakurketan.

Dena den, arreta berezia eskatzen du errendimenduko maila altuenetara iristea lortu duten ikasleen ehuneko txikiak. Oro har, errendimenduko maila baxuenetan dauden ikasleen ehunekoa gutxitzen jarraitzea komeni da. Eta Irakurketan, errendimendu orokorreko maila hobetzea eta berreskuratzea komeni da, txosten honen arabera.