Etapa amaierako Ebaluazio Diagnostikoa (ED)
Ikastetxeak eta Euskal Hezkuntza Sistema hobetzeko balio duen ebaluazio prozesua da. Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleek oinarrizko konpetentziak noraino garatu dituzten baloratzen du.
Helburu bikoitza du: alde batetik, eskolak bizitzarako zein mailatan prestatzen duen eta ikasleak herritar gisa duten zeregina beren gain hartzeko zein neurritan dauden behar bezala prestatuta baloratzea; eta bestetik, ikastetxeei irakaslana hobetzen laguntzea eta Administrazioari hezkuntza-politika bideratzeko informazio baliagarria eskaintzea.
PISA 2022
Pisa munduko hezkuntza ebaluazio garrantzitsuenetako bat da. PISAn 80 herrialde baino gehiagok hartzen dute parte, eta hiru urtean behin egiten da.
Aurten Euskadin 2006an jaiotako ikasleen lagin batek egingo du: 97 ikastetxetako 3777 ikaslek. Apirilaren 26tik maiatzaren 9ra bitartean egingo dute.
Helburuen artean hau dugu azpimarratzekoa: lortutako emaitzetan oinarrituta, gobernuek beren hezkuntza-politikak balioestea eta berriak diseinatzea, beti ere kalitateko hezkuntza lortzeko. Informazio gehiago eskuratzeko, egin klik esteka honetan, edo ezkerreko irudian.