Adierazleak

Hezkuntzaren adierazleen euskal sistema bat egitea unibertsitatez kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearen (ISEI-IVEI) jardun-ildo iraunkorra da, eta institutu horrek euskal hezkuntza-sistemaren ikerketaren eta ebaluazioaren arloan duen eginkizunaren ondorio da.
Proiektua ISEIren ardura da, eta Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoaren, Hezkuntzako Estatistika Zerbitzuaren eta EUSTAT Euskal Estatistika Erakundearen laguntza du, bai alderdi teknikoei buruzko aholkularitza emateko, bai datuak lortzeko.
Asko dira hezkuntza-sistema baten alderdi anitzak aurkezteko erabiltzen diren sailkapenak. Kasu honetan, lau adierazle-kategoria hartu dira kontuan, sailkapen erraza egiteko eta beste hezkuntza-sistema batzuetakoekin erraz alderatzeko. Hau da, testuinguruaren, baliabideen, prozesuen eta emaitzen adierazleak.
Testuinguruaren adierazleek testuinguru sozioekonomikoaren egoera esplizitatzen dute, hala nola: demografia- eta eskolatze-baldintzak, baldintza sozioekonomikoak eta kulturalak; biztanleriak hezkuntzarekiko dituen jarrerak eta itxaropenak.
Baliabideen adierazleak, helburuak lortzeko sistemarako sarreren (input) edo eskura dauden baliabideen berri ematen dute: baliabide materialak (ekonomikoak eta azpiegiturak) eta giza baliabideak (irakasleak eta ikasleak).
Prozesuen adierazleak, ikastetxeen antolaketa eta funtzionamenduari, hezkuntza-praktikari eta eskola-giroari buruzko informazioa ematen dutenak, kualitatiboak dira kuantitatiboak baino gehiago, eta zailtasun handiagoa dakarte horiek egiteko orduan.
Hezkuntza-sistemaren emaitzen, irteeren edo lorpenen adierazleak: ebaluazio-emaitzak, eskolatze-tasak, oinarrizko gaitasunak eskuratzea, jarrerak eta balioak, lortutako tituluak, adinaren egokitasuna derrigorrezko etapetan, lan-merkatuan sartzea eta laneko diru-sarrerak.


Hurrengo fitxetan, argitaratutako azken adierazleak daude eskuragarri. "Historikoa" fitxan 2003tik argitaratutako adierazle guztiak aurkituko dituzu.

T6 Etengabeko Ikaskuntzako partaidetza

T6 Etengabeko Ikaskuntzako partaidetza

T1. Eskolatzeko adina duen biztanle proportzioa

T1. Eskolatzeko adina duen biztanle proportzioa